Samedi 14 avril à 18h00 Projection à ne pas manquer du documentaire « Gurean »


 
(EUS)

Apirilaren 14an, larunbatarekin, Epaiskan, 18:00etan. “Gurean” dokumentalaren emanaldia! Sarrera doakoa izango da eta frantsesezko azpitituluekin proiektatuko da. Ez galdu!!
 
« Gurean » lau urtez ezkutuan grabatutako irudiek osatzen dute. Euskal Herriko jai ugaritan egiten den animalien erabilera erakusten du. Dokumentalak 30 herritan eta esplotazio mota ugaritan zehar garraiatzen gaitu. Animaliek festetan pairatzen duten zapalkuntza agerian uzten du. Dokumental honen helburua tradizio hauek zalantzan jartzea da eta euskal jendartean gogoeta eta eztabaida bat mahai-gaineratzea.
 
(FR)

Samedi 14 avril, à Epaiska, 4 rue Pannecau, à Bayonne, à 18h. Projection du documentaire “Gurean” ! Entrée gratuite, VO sous-titrée en français. À ne pas louper !
 
« Gurean » est composé d’images enregistrées en cachette pendant 4 ans. A travers 30 villages, il montre l’exploitation dont les animaux sont victimes lors des fêtes populaires du Pays Basque. Le but du documentaire est de questionner ces traditions et d’amorcer un débat et une réflexion dans la société basque.
 
C’est l’association Askekintza qui a réalisé ce documentaire inédit. Vous pouvez lire le communiquer en cliquant ici pour le lire en euskara et en cliquant ici pour le lire en français.
 

 
[Euskara]

 
Ospa ditzagun festak animaliak ere errespetatuz

 
[Euskal Herriko festetan urtero ehunka animalia gatibatzen, esplotatzen eta erailtzen dira. Sokamuturra, idi eta zaldi demak, ahari jokoak, zezenketak, arrantza eta ehiza txapelketak, asto lasterketak, animalia erakusketak, zaldi edo asto lasterketak… Adibideak amaiezinak dira, baina ezaugarri bat dute amankomunean: injustuak direla.
 
Festen inguruan gertatzen diren ekitaldi hauetan, gizakiak ez diren norbanakoak haien interesen aurka erabiltzen dira, gainean ibili, haiekin dibertitu edo hauei tiro egiteko. Jakinda beste animaliek guk bezala aske bizi eta errespeta daitezen nahi dutela, uste dugu ekitaldi horiek eraldatu egin behar ditugula.
 
Hori ikusita, Askekintzak Euskal Herriko festen inguruan inoiz egin den ikerketarik eta informazio-bilketarik handiena egin du. Azken lau urteetan Ikus-entzunezko milaka ordu eta argazkitan bildu du herriz herri animalia esplotatuek pairatzen dutena. Dokumentazio horrek argi erakusten du festetan gainontzeko animaliak haien borondatearen kontra erabiltzen direla, eta izugarria dela sufritzen duten zapalkuntza.
 
Herri gisa, lotsagarria da horrelako praktikak onartu eta, gure pribilegioak erabiliz, gizakiok beste animaliak esplotatzen jarraitzea. Ondorioz, dei egiten dizuegu Euskal Herriko jai batzorde, instituzio, kolektibo, eragile eta norbanako guztioi, festetan animaliak erabiltzeari utz diezaiozuen, gure aldarrira atxiki zaitezen eta gatazka honetan botere gutxien duenaren alde egin dezazuen.
 
Historian zehar, gure herriak aurrerapauso ugari eman ditu, harrotasunez, jendarte justuago bat sortzearen alde; orain, ordua da festetako animalien erabilerari aurre egiteko. Bada garaia festak guztiontzat, beste animaliak errespetatuz eta berdintasunean ospatzeko.]  
……………………………………………………………………………………………………………………………………………………..
 
[Français]

 
Célébrons les fêtes en respectant aussi les animaux

 
[Durant les fêtes ayant lieu chaque année au Pays Basque, des milliers d’animaux sont emprisonnés, exploités et torturés. En effet, les corridas, écarteurs, épreuves de bœufs et de chevaux, au même titre que les combats de béliers, la pêche, la chasse, les courses d’ânes, les expositions et foires d´animaux et la liste est encore longue, sont autant de pratiques ayant toutes un point commun: elles sont injustes.
 
Dans tous ces événements les animaux sont utilisées contre leurs volontés, on les monte, on s’amuse ou on les tire. Tous les animaux ont comme nous, les humains, le droit de vivre et d’être respecté. En partant de ce constat nous devons abolir ce type d’événement.
 
Pour dénoncer ces injustices, Askenkintza a mené la plus grande recherche du Pays Basque à ce jour. Au cours des quatre dernières années, l´association a en effet recueilli des milliers d´heures de vidéos et de photos montrant l’exploitation du point de vue des animaux. Cette documentation montre de manière très claire que tous les animaux sont utilisés contre leur volonté, qu´ils souffrent et que l’oppression est immense et incontestable. Il est honteux pour notre peuple que de telles pratiques soient encore tolérées. Il est honteux que nous, les Hommes utilisions notre privilège pour abuser et exploiter ceux qui ont moins de pouvoir.
 
C’est donc pour cela que nous souhaitons faire appel aux comités des fêtes, aux institutions, aux promoteurs ainsi qu´à tous les individus afin qu´ils arrêtent de participer aux pratiques espécistes et afin qu´ils nous rejoignent dans nos revendications.
 
Les animaux ont besoin de notre solidarité. Notre peuple a montré dans l’histore sa volonté de créer une société plus juste et a mis en place beaucoup de changements. L’heure est venue de faire évoluer dans ce contexte la place des animaux. Les fêtes sont pour tous et nous devons respecter les animaux. L’heure de célébrer l’égalité est venue.]  
 

À lire aussi